Leheneratu makina baten egoera
Bat-bateko batera leheneratzean, bat-bateko horretan gorde zen makina birtualaren egoera ere leheneratzen da. Memoria-egoera ere leheneratzen da eta exekutatzen ari ziren programak eta ezarpenak ere berragertuko dira, bat-batekoa sortu zenean zeuden egoera berean.
Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo makina abian badago, egin klik menu-botoian (
), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.
Egin klik Bat-batekoak fitxan.
Zerrendan, hautatu leheneratu nahi duzun bat-batekoa.
Egin klik bat-batekoaren izenaren alboan dagoen leheneratze-botoian.
Bat-batekoek zure makina birtualaren egoera bat kapturatzen dute. Bat-batekoa sortu ondoren egindako aldaketak galdu egingo dira leheneratzean.