Ikusi makina baten arazoen erregistroa
Makina batek arazoren bat badu abioan edo exekutatzean, arazoen erregistroan hori konpontzeko argibideak eduki ditzakezu. Arazoen erregistroak makina birtualaren egoera, makinaren libvirt konfigurazioa eta QEMU hiperbisorearen erregistroa erakusten ditu.
Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo makina abian badago, egin klik menu-botoian (
), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.
Egin klik Baliabideak fitxan.
Joan Konfigurazioa atalera.
Egin klik Arazoen ebazpenen erregistroa botoian erregistroa testu-editore batean ikusteko.