Non gordetzen ditu Makinak aplikazioak disko-irudiak?
Lehenespenez, Makinak aplikazioak ~/.local/share/gnome-boxes/images/ karpetan gordetzen ditu disko-irudiak. libvirt liburutegiarekin lan egiten duen beste software bat baduzu, adibidez virt-manager, orduan Makinak aplikazioak software horrek bere irudiak gordetzeko erabiltzen duen karpeta ere irakurriko du.