Prozesadorearen hardware-birtualizazioa erabiltzea
Zure ordenagailuak prozesadore bidezko birtualizaziorako hardware-hedapenak onartzen dituen jakiteko, eta sistemaren BIOSean gaitu direla ezagutzeko, exekutatu honako komandoa terminal batean:
gnome-boxes --checks
Zure sistemako birtualizazioa gaitzeko:
Berrabiarazi sistema eta ireki BIOS menua
Hautatu Leheneratu lehenetsiak aukera eta, ondoren, Gorde eta irten
Berrabiarazi eta ireki berriro BIOS
Ireki Prozesadorea azpimenua Txipseta, PUZ konfigurazio aurreratua edo Northbridge sekzioan
Gaitu Intel Virtualization Technology (Intel VT) edo AMD-V, prozesadorearen markaren arabera. Birtualizazio-hedapenek honako etiketa eduki dezakete: Virtualization Extensions, Vanderpool edo beste izenen bat, fabrikatzailearen eta sistemaren BIOSaren arabera
Gorde eta irten
Berrabiarazi eta exekutatu: cat /proc/cpuinfo | grep vmx svm
Irteeraren bat badago, birtualizazio-hedapenak gaituta daudela esan nahi du. Irteerarik ez badago, agian zure sistemak ez ditu birtualizazio-hedapenak edo ez da BIOS ezarpen zuzena gaitu.