Ekin makina birtualekin lan egiteari
Zure ordenagailuak zenbait irizpide bete behar ditu errendimendu onena eduki dezan Makinak bidez makina birtualak sortu eta exekutatzean. Eskakizun horiek sistema eragileen fabrikatzaileek zehazten dituzte. Makinak aplikazioak fabrikatzaileen gomendioetan oinarrituta automatikoki esleitzen dizkie baliabideak makina birtualei. Informazio hori ez badago eskuragarri Makinak aplikazioarentzat, honakoa esleitzen du:
-
20 GB biltegiratze-espazio gehienez.
Horrek ez du esan nahi Makinak aplikazioak 20 GB esleituko dituenik makina birtuala sortzean. Makinak makina birtualak berak erabilitako disko-espazio bera edo gutxiago erabiliko du.
500 MB RAM.
Makinak hobeto dabil zure ordenagailuaren prozesadoreak hardwarearen birtualizazio-hedapenak onartzen baditu eta horiek sistemaren BIOSean gaituta badaude.
Gomendagarria da gutxienez 8GB RAM eta disko gogorrean 20GB libre edukitzea Makinak modu egokian exekutatzeko.