Instalatu tresna gonbidatuak

Tresna gonbidatuak zure makina birtualaren erabilgarritasuna hobetzen duten kontrolatzaileen eta utilitateen bilduma bat dira. Sarreraren errendimendua hobetzen dute, pantailaren bereizmena automatikoki doitzen dute, arbela partekatzen dute eta fitxategiak transferitzen dituzte.

Windowseko makina birtualetan instalatzea

Ikus win.gnomeboxes.org zure Windows makina birtualean spice-guest-tools aplikazioa deskargatu eta instalatzeko. Horrek GNOME Makinak aplikaziorako gonbidatu-integrazioa eskaintzen du.

Linuxeko makina birtualetan instalatzea

Linux banaketetan, tresna gonbidatuen paketerik ezagunena spice-vdagent da.

Linux sistemetako spice agenteak 2 atal ditu, daemon bat spice-vdagentd X saio bakoitzerako prozesu bat spice-vdagent. Daemon-a Spice gonbidatuetan Sys-V initscript edo systemd unitate baten bidez abiarazten da. X saio bakoizerako prozesua automatikoki abiarazten da /etc/xdg/autostart fitxategiari kasu egiten dioten sistemetan, gdm azpian.

RPMn oinarritutako banaketetan instalatzea

Fedora, Red Hat Enterprise Linux, CentOS Stream eta OpenSUSE banaketek spice-vdagent eskaintzen dute beren biltegietan.

sudo dnf install spice-vdagent

DEBen oinarritutako banaketetan instalatzea

Ubuntu, Debian eta Linux Mint banaketek spice-vdagent eskaintzen dute beren biltegietan.

sudo apt install spice-vdagent