Egin makina baten babeskopia edo aldatu lekuz
Bi osagai behar dira makina baten babeskopia egiteko edo lekuz aldatzeko: irudi-fitxategia eta makinaren konfigurazioa XML gisa gordeta. Konfigurazioa gordetzeko, libvirt edo libvirt-client paketeko virsh komandoa erabili behar da.
-
Termalaren leiho batean, idatzi
virsh dumpxml Izena > Izena.xmlnon Izena zure makinaren Makinak izena edo domeinua den. Makinak ikusten dituen domeinuak zerrendatzeko, idatzi
virsh -c qemu:///session list --all Kopiatu sortu berri duzun .xml fitxategia zure babeskopiara edo behin-behinko biltegiratze-kokapenera.
Kopiatu irudi-fitxategia zure babeskopiaren edo aldi baterako biltegiratze-kokalekura. Zure makinaren domeinu-izena duen fitxategi bat izango da, .qcow2 amaiera duena, ~/.local/share/gnome-boxes/images/ kokalekuan kokautakoa.
Leheneratu makina bat
Gordetako makina ostalari-makina berri batean instalatu daiteke Makinak aplikazioan, edo jatorrizko makinan hondamendi baten aurrean berreskuratzeko lanetan.
Irten Makinak aplikaziotik.
Kopiatu .qcow2 zure babeskopiaren edo aldi baterako biltegi-kokalekuaren irudi-fitxategia kokaleku berriaren ~/.local/share/gnome-boxes/images/ direktorioan.
-
Terminal batean, joan gorde duzun .xml fitxategia duen direktoriora edo gailura. Idatzi
virsh define Izena.xmlnon Izena zure makinaren domeinua den.
Abiarazi Makinak.