Aldatu bat-batekoen izena
Lehenespenez, bat-batekoei izen generiko bat ematen zaie, denbora-zigiluan oinarrituta. Adibidez:
09/14/2014, 11:54:36 AM
Agian izen hori aldatu eta esanguratsuagoa den bat eman nahi diozu, adibidez:
Fedora_22_jhbuild edo Windows 7 gehi GTK+ 3.6.4.
Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo makina abian badago, egin klik menu-botoian (
), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.
Egin klik Bat-batekoak fitxan.
Zerrendatik, aukeratu izenaz aldatuko den bat-batekoa.
Egin klik zerrendako edizio-botoian izena aldatzeko.