Doitu makina baten sistema-eskakizunak

Makinak aplikazioan, makina birtual bakoitzak bere ezarpenak ditu RAMa, PUZa eta esleitutako disko-espazio maximorako.

  1. Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo makina abian badago, egin klik menu-botoian (ezarpenak), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.

  2. Egin klik Baliabideak fitxan.

  3. Doitu zure makinaren PUZa, Memoria eta Biltegia aukeren balioak, erabili nahi duzun konfigurazioa adierazteko.

Ez zenuke erabilgarri dagoen memoria guztia esleitu beharko, zure sistema ostalariak ere memoria behar baitu exekutatzeko, eta memoria gehiago esleitzen bada, denbora gehiago beharko du esekitzeko/berrekiteko. Gomendatutako memoria nahikoa izango da, informazio hori sistema eragileen dokumentaziotik baitator.