Zein da Makinak aplikazioak erabiltzen duen teknologia?

Makinak aplikazioak qemu-kvm, libvirt-glib eta spice-gtk aplikazioak erabiltzen ditu makina birtualak modu errazean kudeatzeko.

QEMU KVM bidez

QEMU makina-emulatzailea eta birtualizatzailea da. Makina-emulatzailea den heinean, makina baterako (adibidez, ARM plaka bat) sortutako sistema eragileak eta programak exekutatu ditzake beste makina batean (adibidez, zure ordenagailuan). Birtualizatzailea den heinean, QEMUk jatorrizkoaren ia parekoa den errendimendua du, kode gonbidatua zuzenean ostalariaren PUZean exekutatzen baitu KVM erabiliz.

Linuxeko KVM (Kernel-based Virtual Machine) kernel-moduluak erabiltzaile-espazioko programa batek prozesatzaile anitzen hardware-birtualizazioko eginbideak erabiltzea ahalbidetzen du.

libvirt

libvirt tresna-kutxak makina birtualak manipulatu (sortu, ezabatu eta aldatu) eta monitorizatzea ahalbidetzen du.

libvirt-glib tresnak libvirt egokitzen du maila altuko eta objektuetara orientatutako API bat eskaintzen du, glib-en oinarrituta dauden aplikazioetarako.

SPICE

SPICE (Simple Protocol for Independent Computing Environments) sare batean urruneko mahaigainak atzitu eta kontrolatzeko sistema bat da.

SPICE zerbitzaria QEMU bitarraren barruan exekutatzen den liburutegi bat da. Bere egiteko nagusia bezero-konexioa autentifikatzea, sistema eragile gonbidatuaren irteera grafikoak bezeroari transmititzea eta erabiltzaile-sarrerak (sagua eta teklatua) bezerotik gonbidatura transmititzea da.

spice-gtk bezeroak sistema eragile gonbidatuaren ikuspegia eskaintzen du.