USB birbideratzea
USB ordenagailuetan gailuak entxufatzeko bus-protokolo unibertsala da. USB birbideratzea erabiliz, zure ordenagailu lokalean txertatutako gailuak Makinak bidez exekutatutako makinetan ere erabilgarri egongo dira. Adibidez, USB unitate bat edo web-kamera bat zuzenean ordenagailu birtualari konektatuta agertuko dira.
Makina batean USB gailu ostalariak gaitzeko:
Ziurtatu makina exekutatzen ari dela.
Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo egin klik menu-botoian (
), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.
Egin klik Gailuan eta partekatzeak fitxan.
Ostalari-makinari konektatutako USB gailuak zerrenda batean erakusten dira. Aldatu gailu bakoitzaren alboko etengailua AKTIBATUTA egoerara.