Editatu makina baten Libvirt XML konfigurazioa

Makinak aplikazioaren bidez, eskuz editatu dezakezu zure makinaren Libvirt domeinu-konfigurazioa. Makinen interfazean erakusten ez diren eta haren garatzaileek onartzen ez dituzten konfigurazio espezifikoak lortu ditzakezu horrela.

Ikusi Libvirt domeinu-konfigurazioaren formatua dokumentazioan, hemen: https://libvirt.org/format.html

Makina baten Libvirt XML konfigurazioa editatzeko:

  1. Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo egin klik menu-botoian (ezarpenak), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.

  2. Egin klik Baliabideak fitxan.

  3. Joan Konfigurazioa atalera.

  4. Egin klik Editatu konfigurazioa botoian konfigurazioa testu-editore batean irekitzeko.

  5. Editatu XML konfigurazioa eta Gorde.

  6. Editatu den makina birtuala exekuzioan badago, aldaketak makina birtuala berrabiarazi ondoren sartuko dira indarrean.

Makinaren konfigurazioa editatu baino lehen, Makinak aplikazioak bat-bateko bat sortzeko iradokizuna egingo dizu. Bat-batekoen bidez aldaketak leheneratu egin daitezke nasateren bat gertatzen bada.