Makinak aplikazioaren interfazea

Bildumen ikuspegia

Makinak lehen aldiz abiaraztean, lehen ikuspegiak esango dizu + botoian sakatzeko lehen makina sortu dezazun. Hurrengoetan, Makinak aplikazioak bildumen ikuspegia irekiko du, zure makinen miniaturak sareta batean erakusteko. Gehien erabilitako makinak zerrendaren goiko aldean agertuko dira. Bildumen ikuspegiari esker, honakoak egin daitezke:

  • + botoian klik egitea makina bat sortzeko.

  • Makina batean klik egitea makina birtual baten saioa abiarazteko.

  • Makina bat bilatzea.

  • Eskuineko klik egitea makina batean eta Ireki leiho berrian, Behartu itzaltzea, Klonatu edo Ezabatu aukeratzea, edo makinaren Hobespenak ikuspegia irekitzea.

Morroia

+ botoian sakatzean, makinak sortzeko morroia abiarazten da. Horrek makinak sortzeko prozesuan laguntzen du.

Hobespenen ikuspegia

Egin eskuineko klik bildumen ikuspegiko makinetako batean eta hautatu Hobespenak hobespenen ikuspegia irekitzeko. Bertan, zure makinaren xehetasunak konfiguratu ahal izango dituzu. Erakutsiko diren hobespenak desberdinak izango dira hurrengo fitxetatik aukeratuta duzunaren arabera:

Baliabideen fitxa

  • Ikusi zure makinaren Izena eta bere IP helbidea (eskuragarri dagoenean).

  • Ezarri zure makinaren PUZa, Memoria eta Biltegia aukeren balioak.

  • Ezarri zure makinaren Onartu atzeko planoan exekutatzea hobespena.

  • Gaitu 3D azelerazioa hori onartzen duten sistema eragileetarako.

  • Ikusi zure makinaren erregistroak Arazoen ebazpenen erregistroa aukeran. Baliagarria izan daiteke arazoak konpontzeko.

  • Editatu konfigurazioa aukeraren bidez, zure makinaren libvirt domeinu-konfigurazioa eskuz editatu dezakezu.

Gailuen eta partekatzeen fitxa

  • Aukeratu USB gailuak zure makina birbideratzeko.

  • Ezarri Partekatutako karpetak zure makinarako erabilgarri egon daitezen.

  • Ezarri CDROM/DVD unitaterako fitxategi edo gailu bat, zure makinan erabilgarri egon dadin.

Bat-batekoen fitxa

Bat-batekoak aukeraren bidez, zure makinaren bat-batekoak sortu eta kudeatu ditzakezu.