3D azelerazioa

Makinak aplikazioak, orain, zure makina birtualetan 3D azelerazioa gaitzeko edo desgaitzeko aukera ematen du, ostalariak eta gonbidatuak onartzen badute. Horrela, ahalmen grafiko handia behar duten aplikazio eta jokoen errendimendua hobetu ahal izango duzu. Virgil erabiltzen du zure QEMU makina birtualetarako 3D ahalmena duen txartel grafiko birtual bat sortzeko.

Momentuz, Linux sistemek soilik onartzen dute 3D azelerazioa.

Makina batean 3D azelerazioa gaitzeko:

  1. Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo egin klik menu-botoian (ezarpenak), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.

  2. Hobespenen ikuspegia irekiko da, Baliabideak fitxa hautatuta duela modu lehenetsian.

  3. 3D azelerazioa onartzen bada, 3D azelerazioa aukera agertuko da hemen. Modu lehenetsian desgaituta dago. 3D azelerazioa gaitzeko, txandakatu bere alboko aldatzailea eta ezarri AKTIBATUTA.

Jadanik exekutatzen ari den makina birtual baterako 3D azelerazioa gaitzen bada, aldaketak makina berrabiarazi ondoren aplikatuko dira.