Sortu makina bat
Makinak abiarazten denean, bildumen ikuspegia irekitzen da eta zure makina guztiak bistaratzen ditu. Ez baduzu makinarik sortu oraindik, hasierako mezu bat bistaratuko da.
-
Egin klik goiko ezkerreko izkinako + botoian makinak sortzeko laguntzailea abiarazteko. Sortu makina birtual bat hemendik:
Makinak zure karpeta nagusian aurkitu duen irudi-fitxategi bat, sistema eragile bat duena.
Hautatutako ISO fitxategi lokal bat (goian automatikoki aurkitu ez bada).
Instalazio-euskarri bat CD/DVD/USB unitate batean.
Sistema eragilearen deskarga orrian erabilgarri dagoen eta onartzen den sistema eragile bat
Sistema eragileak Instalazio azkarra onartzen badu, instalazioak aurrera egingo du erabiltzailearen sarrera gehiagorik gabe.
Goiko instalazio-metodoetako bat hautatu ondoren, jarraitu Berrikusi eta sortu orrira, zure makinaren memoria, disko-edukiera eta beste hobespen batzuk doitzeko.
Egin klik Sortu aukeran.
Bildumen ikuspegia itzuliko da, eta makinaren instalazioari ekingo zaio.