Sortu bat-batekoa
Zure makina birtuala ongi badabil zuk nahi duzun konfigurazioarekin, agian konfigurazio hori gorde nahi izango duzu badaezpada, softwarea eguneratzeak edo konfigurazio-aldaketa batek hautsi egin baitezake makina. Makinaren bat-batekoa eginez, uneko egoera gordetzen da, hartara nahi duzunean itzuli ahal izateko.
Bat-batekoek zure makina birtualaren diskoaren egoera zehatza gordetzen dute eta bat-batekoa sortu zen momentuan exekuzioan zeuden makinen memoria-datuak ere gorde ditzake.
Egin eskuineko klik bilduma-ikuspegiko koadroan eta hautatu Hobespenak, edo makina abian badago, egin klik menu-botoian (
), goiburu-barran, eta hautatu Hobespenak.
Egin klik Bat-batekoak fitxan.
Egin klik Bat-batekoak zerrendaren azpiko + botoian.
Bat-bateko bat gordeko da, eta zure makinaren uneko egoera gordeko du. Zerrendan agertuko da.