Ezin dut dokumentu bat inprimatu
Inprimatzeak huts egiteko arrazoi posibleak
Dokumentu bat ezin bada inprimatu, honako arrazoiengatik izan daiteke:
Inprimagailuak arazoak dituelako, edo
PDFaren inprimatzeak mugak dituela.
Inprimagailuaren arazoak
Hainbat arrazoi egon daitezke inprimagailuak inprimatu ez dezan. Adibidez, paperik edo tintarik gabe geratu da, edo ez dago entxufatuta edo hondatuta dago.
Inprimagailuak ondo inprimatzen duela egiaztatzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
Egin klik alboko barrako Inprimagailuak aukeran.
Egin klik inprimagailu alboko
botoian.
Hautatu Inprimatze-aukerak.
-
Egin klik Probako orria aukeran. Orri bat bidaliko da inprimagailura.
Horrek huts egiten badu, ikus inprimatzeko laguntza. Agian zure inprimagailuaren eskuliburua ere begiratu beharko duzu zer egin jakiteko.
PDFak inprimatzeko mugak
Zenbait PDF dokumentuk mugak dituzte inprimatzeko orduan. Egileek mota horretako mugak ezarri ditzakete dokumentu bat idazten dutenean. Dokumentu-ikustaileak muga horiek indargabetzen ditu modu lehenetsian, baina agian egiaztatu egin beharko duzu desgaitu direla:
Ordenagailuan dconf editorea instalatuta eduki beharko duzu ezarpen hori aldatzeko.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi dconf Editorea idazten.
Egin klik dconf Editorea aukeran.
Joan /org/gnome/papers helbidera.
Ziurtatu override-restrictions aukera markatuta dagoela.
Bueltatu Dokumentu-ikustailea aplikaziora eta saiatu dokumentua berriro inprimatzen.