Inprimaki bat gordetzea

Inprimakia bete ondoren, bi modu daude hura gordetzeko:

  1. Etorkizunean editatu daitekeen kopia bat gordetzea (inprimakia aldatu ahal izango da):

    1. Egin klik goiko eskuineko izkinako Fitxategi-aukerak menuan eta hautatu Gorde honela… edo sakatu Ctrl+S.

    2. Aukeratu fitxategia gordetzeko erabiliko den izena eta karpeta eta egin klik Gorde aukeran. PDF fitxategia zuk aukeratutako karpetan gordeko da.

  2. Gehiago editatu ezin daitekeen kopia bat gordetzea (inprimakia ezin izango da aldatu):

    1. Egin klik goiko eskuineko izkinako Fitxategi-aukerak menuan eta hautatu Inprimatu edo sakatu Ctrl+P.

    2. Hautatu Inprimatu fitxategira eta aukeratu PDF irteerako formatu gisa.

    3. Aukeratu fitxategia gordetzeko erabiliko den izena eta karpeta eta egin klik Inprimatu aukeran. PDF fitxategia zuk aukeratutako karpetan gordeko da.

Zifratutako fitxategien kopiak ezin dira gorde edo inprimatu.