Ireki dokumentu bat

Dokumentu bat irekitzeko, honako metodoetako bat erabili daiteke:

  • Egin klik fitxategian, Fitxategiak aplikazioan edo zure fitxategi-kudeatzailean.

    PDF, .djvu eta Comic Book Archive fitxategietan klik egitean, Dokumentu-ikustailea aplikazioan irekiko dira lehenespenez.

  • Eskuineko klik fitxategi-ikono baten gainean Fitxategiak aplikazioan, eta klik Ireki honekin ▸ Dokumentu-ikustailea aukeran.

Lehendik Dokumentu-ikustailea aplikazioaren leiho bat irekita badago, honakoa egin dezakezu:

  • Leihoaren barruan fitxategi bat arrastatu Fitxategiak aplikaziotik. Fitxategi berria leiho berean irekiko da.

  • Sakatu leihoaren goiko ezkerreko izkinako Ireki… botoia. Ireki dokumentua elkarrizketa-koadroan, aukeratu ireki nahi duzun fitxategia eta egin klik Ireki aukeran. Fitxategia leiho berean irekiko da.

Dokumentu bat dagoeneko Dokumentu-ikustailearen leihoan irekita badago:

  • Fitxategia leihoaren barrura arrastatu Fitxategiak aplikaziotik. Fitxategi berria leiho berrian irekiko da.

  • Ctrl+O sakatu dezakezu. Ireki dokumentua elkarrizketa-koadroan, aukeratu ireki nahi duzun fitxategia eta egin klik Ireki aukeran. Fitxategia leiho berrian irekiko da.