Editatu al dezaket dokumentu bat Dokumentu-ikustailean?

Dokumentu-ikustailea ezin da erabili dokumentuetan aldaketak egiteko. Horretarako egokia den edizio-aplikazio bat erabili beharko duzu aldaketak egin nahi badituzu.

Normalean PDF fitxategiak ez daude editagarriak izateko pentsatuak, baina badago PDFak editatzen dituzten aplikazioak. Probatu LibreOffice Draw edo Okular, adibidez. Bestalde, pdfarranger aplikazioak orrialdeak ordenatzea eta kentzea eta fitxategiak batzea ahalbidetzen du.