Zergatik ez da behar den moduan kopiatzen hautatutako testua?
Dokumentu bateko testua Paperak aplikazioaren bidez nabarmendu eta kopiatzen baduzu, eta ondoren beste aplikazio batean itsastzen baduzu, formatua aldatu egin daiteke. Jatorrizko hautapenak zituen karaktereetan ere desberdintasunak egon daitezke. PDF dokumentuak zutabe anitz dituenean hori maizago gertatzen da.
Arazo hori gertatzen da dokumentu batzuek testua maneiatzeko duten moduagatik. Testua dokumentuan nola gordetzen den eta gero nola bistaratzen den ez datoz bat. Hori dela eta, kopiatzeak batzuetan ustekabeko emaitzak izan ditzake.
Zoritxarrez, ez dago arazo hori konpontzeko modu zuzenik. Testu-puska txikiagoak kopiatzeak edo testua testu-editore batera eramateak (adibidez gedit aplikaziora) arazoa arindu dezake.