Oharpenak gehitzea

Oharpen bat PDF dokumentu bati erantsitako ohar edo iruzkin bat da. Paperak aplikazioak horrelakoak sortu ditzake.

Fitxategi bat irekitzen denean, alboko panel bat agertuko da leihoaren ezkerreko aldean. Ez baduzu panel hori ikusten, egin klik goiko ezkerreko izkinan dagoen Alboko panela botoian edo sakatu teklatuko F9 tekla.

Alboko panelaren beheko aldean, Koadro txikiak, Eskema, Oharpenak eta Laster-markak botoien bidez panelean zer bistaratuko den aukeratu daiteke. Aukera horietako zenbait ez daude dokumentu batzuetan.

Oharpen bat sortzeko:

  1. Hautatu goiburu-barrako Jarri oharra dokumentuan botoia:

    • Ohar-testua eta Nabarmendu testua botoiak ikusiko dituzu goiburu-barraren azpian.

  2. Egin klik lehen botoian testu-oharpen bat gehitzeko.

  3. Egin klik dokumentuaren barruan oharpena gehitu nahi duzun tokian. Oharpenen leihoa irekiko da.

  4. Idatzi testua oharpena leihoan.

    Oharraren tamaina aldatzeko, egin klik saguaren ezkerreko botoian eta eutsi sakatuta oharraren beheko izkinetako batean, eta mugitu tokiz.

  5. Itxi oharra goiko izkinako x botoian klik eginda.