Dokumentu barruan mugitzea
Dokumentu bateko orrialde bakoitzean lezkuz aldatzeko, erabili honako metodoetako bat:
-
Saguaren gurpilarekin gora eta behera korritzea. Saguaren bidez orrialde batean mugitzeko:
Egin eskuineko klik orrialdean eta hautatu Korritze automatikoa.
Eraman saguaren erakuslea leihoaren beheko aldera dokumentua beherantz korritzeko; azkarrago mugituko da leihoan beherago bazoaz.
Korritze automatikoa gelditzeko, egin klik dokumentuko edozein tokitan.
Dokumentu-leihoaren korritze-barra erabiltzea.
Teklatuaren gorako eta beherako gezi-teklak erabiltzea.
-
Orrialdea saguarekin arrastatzea, hura eskuarekin hartzen egongo bazina bezala. Hori egiteko:
Mugitu saguaren erakuslea orriaren gainetik eta eutsi sakatuta saguaren erdiko botoiari hura arrastatzeko.
Saguak ez badu erdiko botoirik, eutsi sakatuta ezkerreko eta eskuineko botoiei aldi berean, eta ondoren arrastatu.
Orriak iraultzea
Dokumentuaren orrien artean mugitzeko, honako metodoetako bat erabili dezakezu:
Sakatu teklatuko Ctrl+Page Up edo Ctrl+Page Down botoiak.
-
Orrialde zehatz batera joateko:
Idatzi orrialde-zenbaki bat goiko barrako Hautatu orrialdea aukeran eta sakatu Enter.
-
Dokumentuaren hasierara edo amaierara joan nahi izanez gero:
Sakatu Ctrl+Home teklatuan.
Sakatu Ctrl+End teklatuan.
-
Hamar orrialde jarraian mugitzeko, sakatu Shift+Page Up edo Shift+Page Down.
Orrialde bakar bat mugitu dezakezu aldi bakoitzean. Orrialdeen artean korrituz edo arrastatuz mugitu nahi baduzu, sakatu leihoaren goiko eskuineko menu-botoia eta hautatu Etengabea.
Handiagotzea eta txikiagotzea
Zoom-maila doitzeko:
-
Hautatu nahi duzun zooma goiko eskuineko izkinan dagoen goitibeherako menuan.

Beste modu bat laster-teklak erabiltzea da. Erabili Ctrl++ handiagotzeko edo Ctrl+- txikiagotzeko.
Bestela, eutsi sakatuta Ctrl teklari eta erabili saguaren gurpila zoom egiteko.
Doitu orrialdea aukeraren bidez, dokumentuaren orrialdeak leihoaren altuera osoan doitu dadin lortu daiteke.
Doitu zabalera aukeraren bidez, dokumentuaren orrialdeak leihoaren zabalera osoan doitu dadin lortu daiteke.
Bi orrialde aldi berean eta elkarren alboan ikusi nahi badituzu, liburu batean bezala, sakatu leihoaren goiko eskuineko menu-botoia eta hautatu Duala.
Ezarpenetan allow-links-change-zoom aukeran 'faltsua' ezartzen bada, estekek ez dute zure zoom-maila aldatuko.
Pantaila osoa erabili daiteke dokumentua ikusteko:
Sakatu F11.
-
Pantaila osoko modua uzteko:
Sakatu F11 edo Escape