Komando-lerroa
Paperak aplikazioa komando-lerrotik abiarazteko, idatzi papers. Fitxategi jakin bat irekitzeko, idatzi bere fitxategi-izena papers komandoaren ondoren:
papers fitxategia.pdfFitxategi anitz irekitzeko, idatzi beren izenak papers komandoaren ondoren, izenak zuriunez bereizita:
papers fitxategia1.pdf fitxategia2.pdfPaperak aplikazioak interneteko fitxategiak ere onartzen ditu. Adibidez, papers komandoaren ondoren interneteko fitxategi baten kokalekua eman dezakezu:
papers http://www.claymath.org/millennium/P_vs_NP/pvsnp.pdfDokumentu bat orri jakin batean irekitzea
Dokumentu bat orri jakin batean irekitzeko, erabili --page-label aukera. Adibidez, dokumentu bat 3. orrian irekitzeko, idatzi:
papers --page-label=3 fitxategia.pdfOrrialde-etiketak Paperak aplikazioaren goiko barran bistaratzen den orrialde-zenbakiaren formatu bera izan behar du.
Dokumentu bat pantaila osoko moduan irekitzea
papers --fullscreen fitxategia.pdfDokumentu bat aurkezpen-moduan irekitzea
papers --presentation fitxategia.pdfDokumentu bat aurrebista-moduan irekitzea
papers --preview fitxategia.pdf