Oharpenak kentzea
Oharpen bat PDF dokumentu bati erantsitako ohar edo iruzkin bat da. Zuk zeuk zein beste edozeinek erantsitako oharpenak kendu daitezke.
Bistaratu oharpen bat duen orri bat. Ez badakizu ziur orri batek oharpenik ote duen, bilatu itzazu oharpenen alboko barran.
Egin eskuineko klik dokumentuko oharpen-ikonoan eta, ondoren, klik Kendu oharpena aukeran.
Gorde aldaketak dokumentu berri batean. Horretarako, egin klik goiko eskuineko menu-botoian eta, ondoren, sakatu Gorde honela….