Lagundu itzultzen
Dokumentu-ikustailea aplikazioaren erabiltzaile-interfazea eta dokumentazioa boluntarioen komunitate batek itzultzen du. Ongi etorria izango zara lagundu nahi baduzu.
Itzulpena behar duten hainbat hizkuntza daude.
Itzultzen hasteko, kontu bat sortu behar da eta zure hizkuntzaren itzulpen-taldearekin bat egin behar duzu. Horren ondoren, itzulpen berriak igo ahal izango dituzu.
GNOMEren itzultzaileekin hitz egin dezakezu Matrixeko #i18n:gnome.org gunean edo irc.libera.chat berriketa-guneko #gnome-i18n gunean. Kanaleko jendea mundu osokoa da; beraz, agian ez duzu berehalako erantzuna jasoko.
Beste komunikazio-kanal bat internazionalizazio-taldearen GNOME Discourse gunea da.