Dokumentu bat SVG formatura bihurtzea
Honako formatu motetako dokumentuak SVG fitxategira bihurtu daitezke:
Portable Document Format (.pdf)
Horretarako, ireki fitxategia dokumentu-ikustailean eta "inprimatu" dokumentua SVG fitxategi gisa.
Egin klik goiko eskuineko izkinako Fitxategi-aukerak menuan eta hautatu Inprimatu edo sakatu Ctrl+P.
Hautatu Inprimatu fitxategira eta aukeratu SVG irteerako formatu gisa.
Aukeratu fitxategia gordetzeko erabiliko den izena eta karpeta eta egin klik Inprimatu aukeran. SVG fitxategia zuk aukeratutako karpetan gordeko da.