Onartutako formatuak

Dokumentu-ikustaileak honako formatuak onartzen ditu:

  • Comic Book Archive (.cb7, .cbr, cbt. eta .cbz)

  • DjVu (.djvu, .djv)

  • Portable Document Format (.pdf)

Zenbait Linux banaketatan, ez dira formatu guztiak onartzen modu lehenetsian; beharbada ez dituzu ikusiko goian zerrendatutako formatu guztiak.

Formatu jakin bat onartzeko, motor bat eduki behar da. "Ezin izan da ireki dokumentu" errorea jasotzen baduzu, ideia ona da formatu horren motorra instalatuta dagoen egiaztatzea.