Gorde oharpenak dituen PDF baten kopia bat

Oharpenak dituen PDF baten kopia bat gordetzeko eta geroago Dokumentu-ikustailearen bidez edo oharpenak onartzen dituen beste edozein PDF ikustaileren bidez ikusi ahal izateko:

  1. Egin klik Fitxategi-aukerak ▸ Gorde honela… aukeran

  2. Aukeratu fitxategia gordetzeko erabiliko den izena eta karpeta eta egin klik Gorde aukeran. PDF fitxategia zuk aukeratutako karpetan gordeko da.

Oharpenak PDF espezifikazioei jarraituta gehitzen dira. Beraz, PDF irakurle gehienek irakurri ahal izango dituzte. Adobe Reader irakurleak funtzionatzen du horiekin.