Laster-markak

Paperak aplikazioaren bidez laster-markak gehitu, berrizendatu eta ezabatu daitezke.

Fitxategi bat irekitzen denean, alboko panel bat agertuko da leihoaren ezkerreko aldean. Ez baduzu panel hori ikusten, egin klik goiko ezkerreko izkinan dagoen Alboko panela botoian edo sakatu teklatuko F9 tekla.

Alboko panel honen behean, hautatu Laster-markak botoia.

Sortu laster-marka bat

  1. PDF dokumentuan bertan, joan laster-marka gehitu nahi diozun orrialdera.

  2. Alboko panelean, hautatu beheko Laster-markak botoia.

  3. Sakatu alboko paneleko beheko + botoia. Gehitu berri duzun laster-markaren izen lehenetsia dokumentuaren orrialde-zenbakia da.

  4. Laster-marka orain laster-marken zerrendan agertuko da.

Aldatu laster-marka baten izena

  1. Alboko panelean, hautatu beheko Laster-markak botoia.

  2. Hautatu laster-marka alboko panelean.

  3. Egin klik laster-markaren izenean.

  4. Sartu izen berria.

  5. Sakatu Enter

Ezabatu laster-marka bat

  1. Alboko panelean, hautatu beheko Laster-markak botoia.

  2. Sakatu alboko paneleko beheko - botoia.