Bilatu testua dokumentu batean
Egin klik luparen botoian edo sakatu Ctrl+F edo / bilaketa-koadro bat bistaratzeko.
Hasi bilaketa-koadroan idazten eta bilaketa automatikoki abiaraziko da.
Erabili ∧ eta ∨ botoiak aurreko eta hurrengo emaitzara joateko.
Bilaketa-barra ezkutatzeko, egin klik berriro luparen botoian edo sakatu Esc.
Hitzak maiuskulen/minuskulen arabera edo osatzearen arabera iragazteko, egin eskuineko klik bilaketa-koadroan eta hautatu Maiuskulak/minuskulak edo Hitz osoak soilik.
Bilatu duzun hitza edo esaldia ez bada dokumentuan aurkitzen,
ikusiko duzu bilaketa-koadroan. Hala ere, dokumentuan gutxienez behin agertzen bada, emaitza uneko orrialdean zenbat aldiz agertzen den ikusiko duzu.
PDF dokumentuetan soilik egin daitezke bilaketak. Zenbait PDF dokumentutan ezin dira bilaketak egin testua irudi gisa dagoelako txertatuta dokumentuan.