13 eta 16 orrialde arteko liburuxka
13, 14 edo 15 orrialdeko PDF dokumentu bat baduzu, agian hobe da orrialde zuriak gehitzen badizkiozu PDF dokumentuari, 16 orrialde izan ditzan. Horretarako:
Sortu PDF zuri bat LibreOffice Writer bidez.
Fusionatu orrialde zuriak zure PDF dokumenturarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuriak amaieran kokatuz.
Inprimatzeko:
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orokorra fitxa.
Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak.
-
Idatzi orrien zenbakiak ordena honetan:
- 16, 1, 2, 15, 14, 3, 4, 13, 12, 5, 6, 11, 10, 7, 8, 9
-
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Alde batetik.
Orrialdeak aldeko menuan, hautatu 2.
Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.
Inprimatu soilik menuan, hautatu Orri bakoitiak.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Orri guztiak inprimatu ondoren, irauli orriak eta kokatu berriro inprimagailuan.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Inprimatu soilik menuan, hautatu Orri bikoitiak.
Egin klik Inprimatu aukeran.