Eskalatu orrialdea inprimatzeko
Dokumentuaren paper-tamaina aldatu nahi bada (adibidez US gutunaren tamaina PDF bat A4 paperean inprimatu nahi bada), dokumentuaren inprimatze-formatua aldatzeko aukera dago.
Ireki leihoaren goiko eskuineko izkinako menua eta hautatu Inprimatu....
Hautatu Orrialdeen kudeaketa fitxa.
-
Aukeratu Orrialdea eskalatzea goitibeherako zerrendan.
Bat ere ez: ez eskalatu orrialdea.
Uzkurtu area inprimagarrira: area inprimagarria baino handiagoak diren orrialdeak murriztu egingo dira inprimagailu-orrira doitu daitezen.
Doitu area inprimagarrira: dokumentuaren orrialdeak handitu edo txikitu egingo dira inprimagailu-orrien area inprimagarrira doitu daitezen.
Egin klik Inprimatu aukeran dokumentua inprimatzeko.