Alde bakoitzean bi orrialde eta orrialde anitz inprimatzeko diseinua
Paper-orri bakoitzaren bi aldeetan inprimatu daiteke:
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
Joan inprimatze-leihoko Orrialdearen konfigurazioa fitxara eta aukeratu Bi aldetatik zerrendako aukera bat.
Dokumentuaren orrialde bat baino gehiago inprimatu dezakezu paperaren alde bakoitzean ere. Erabili Orrialdeak aldeko aukera hori egiteko.