n orrialdeko liburuxka

n 4 zenbakiaren biderkatzailea da.

PDF dokumentuko orrialde kopurua ez bada 4 zenbakiaren anizkoitza, orrialde zuriak gehitu beharko zenituzke (1, 2 edo 3) 4ren anizkoitz bihurtzeko. Hori egiteko:

  1. Sortu PDF zuri bat LibreOffice Writer bidez.

  2. Fusionatu orrialde zuriak zure PDF dokumenturarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuriak amaieran kokatuz.

  1. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

  2. Hautatu Orokorra fitxa.

    Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak.

    • Idatzi orrialdeen zenbakia ordena honetan:
      • n, 1, 2, n-1, n-2, 3, 4, n-3, n-4, 5, 6, n-5, n-6, 7, 8, n-7, n-8, 9, 10, n-9, n-10, 11, 12, n-11...
      • ... orrialdeen n biderketa bat idatzi arte.
  3. Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Marjina laburra (iraulia).

    Orrialdeak aldeko aukeran, hautatu 2.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.

  4. Egin klik Inprimatu aukeran.