6 orrialdeko liburuxka
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orokorra fitxa.
Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak.
Idatzi orrialdeen zenbakiak honako ordenan: 6, 3, 4, 5, 2
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Marjina laburra (iraulia).
Orrialdeak aldeko aukeran, hautatu 2.
Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Orrialdeak inprimatu ondoren, hartu 2 zenbakia duen orrialdea eta kokatu berriro inprimagailuan, ongi orientatuta dagoela kontuan hartuz (1 zenbakiko orrialdea beste aldean inprimatuko da).
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orokorra fitxa.
Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak aukera eta idatzi: 1
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Eskuinetik ezkerrera.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Errazagoa da 8 orrialdeko liburuxka inprimatzea. Beharbada hobe duzu 2 orrialde zuri gehitzen badizkiozu PDF dokumentuari, 8 orrialde izan ditzan. Horretarako:
Sortu 2 orrialde zuri dituen PDF dokumentu bat LibreOffice Writer bidez.
Fusionatu PDF zuria zure PDF dokumentuarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuriak amaieran kokatuta.
Jarraitu 8 orrialdeko liburuxka inprimatzeko argibideak.