3 orrialdeko liburuxka

  1. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

  2. Hautatu Orokorra fitxa.

    Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak. Idatzi orrialdeen zenbakiak honako ordenan: 3, 2, 1

  3. Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Marjina laburra (iraulia).

    Orrialdeak aldeko aukeran, hautatu 2.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Eskuinetik ezkerrera.

  4. Egin klik Inprimatu aukeran.

Errazagoa da 4 orrialdeko liburuxka inprimatzea. Beharbada hobe duzu orrialde zuria gehitzen badiozu PDF dokumentuari, 4 orrialde izan ditzan. Horretarako:

  1. Sortu PDF zuri bat LibreOffice Writer bidez.

  2. Fusionatu PDF zuria zure PDF dokumentuarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuria amaieran kokatuta.

  3. Jarraitu 4 orrialdeko liburuxka inprimatzeko argibideak.