13 orrialdeko liburuxka

  1. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

  2. Hautatu Orokorra fitxa.

    Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak eta idatzi: 1

  3. Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Marjina laburra (iraulia).

    Orrialdeak aldeko aukeran, hautatu 2.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Eskuinetik ezkerrera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

  4. Orrialdea inprimatu ondoren, hartu papera eta kokatu berriro inprimagailuan, kontuan izanik zuzen orientatzen duzula (2. orrialdea beste aldean inprimatuko da).

  5. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

    Hautatu Orokorra fitxa.

    Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak eta idatzi: 2

  6. Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

  7. 3. orrialdea inprimatzeko, sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

    Orokorra fitxan, sartu 3 Orrialdeak hautapenean.

    Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Eskuinetik ezkerrera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

  8. 3. orrialdea inprimatu ondoren, hartu papera eta kokatu berriro inprimagailuan, kontuan izanik zuzen orientatzen duzula (4. eta 13. orrialdeak beste aldean inprimatuko dira).

  9. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

    Orokorra fitxan, sartu 4, 13 Orrialdeak hautapenean.

    Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

  10. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

    Sartu 8, 9, 10, 7, 6, 11, 12, 5 Orrialdeak hautapen-menuan.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

Errazagoa da 16 orrialdeko liburuxka inprimatzea. Beharbada hobe duzu 3 orrialde zuri gehitzen badizkiozu PDF dokumentuari, 16 orrialde izan ditzan. Horretarako:

  1. Sortu 3 orrialde zuri dituen PDF dokumentu bat LibreOffice Writer bidez.

  2. Fusionatu PDF zuria zure PDF dokumentuarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuriak amaieran kokatuta.

  3. Jarraitu 16 orrialdeko liburuxka inprimatzeko argibideak.