10 orrialdeko liburuxka

  1. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

  2. Hautatu Orokorra fitxa.

    Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak.

    Idatzi orrialdeen zenbakiak honako ordenan: 10, 3, 4, 9, 8, 5, 6, 7, 2

  3. Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Marjina laburra (iraulia).

    Orrialdeak aldeko aukeran, hautatu 2.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

  4. Orrialdeak inprimatu ondoren, hartu 2 zenbakia duen orrialdea eta kokatu berriro inprimagailuan, ongi orientatuta dagoela kontuan hartuz (1 zenbakiko orrialdea beste aldean inprimatuko da).

  5. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.

  6. Hautatu Orokorra fitxa.

    Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak aukera eta idatzi: 1

  7. Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.

    Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Eskuinetik ezkerrera.

    Egin klik Inprimatu aukeran.

Errazagoa da 12 orrialdeko liburuxka inprimatzea. Beharbada hobe duzu 2 orrialde zuri gehitzen badizkiozu PDF dokumentuari, 12 orrialde izan ditzan. Horretarako:

  1. Sortu 2 orrialde zuri dituen PDF dokumentu bat LibreOffice Writer bidez.

  2. Fusionatu PDF zuria zure PDF dokumentuarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuriak amaieran kokatuta.

  3. Jarraitu 12 orrialdeko liburuxka inprimatzeko argibideak.