Nabigatze pribatua

Nabigatze pribatuan, zure ordenagailuak eta webguneen zure nabigatze-informazioa nola atzitzen duten mugatzen du. Erabilgarria da ordenagailua lagun batek uzten badizu, adibidez, zure posta elektronikoa kontsultatzeko webmail bidez, horrela ez baituzu inon saioa hasita utziko leiho pribatuan, eta zure informazioa ez da gordeko. Isilpeko modua webgune sentikorretan sartzeko ere erabili daiteke, adibidez zure banketxearen gunean eta zalantzazko edukia duten guneetan, horrela lehenago zure ordenagailuan gorde diren datuetara ezin izango baitira sartu gune horietatik.

Isilpeko moduan ez da eragotziko webguneek zure nabigazio-jardueraren jarraipena egin dezaten. Sarean modu anonimoan aritu nahi baduzu, erabili VPN zerbitzu komertzial bat.

  1. Sakatu goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Isilpeko leiho berria.

  2. Nabigatu webean isilpeko modua erabiliz.

  3. Amaitu nabigazio-saio pribatua isilpeko leihoa itxiz.

Nabigatze pribatua eta nabigatze arrunta bereizteko, begiratu isilpeko leihoak duen ur-marka:

Nabigatze-leiho pribatua, fitxa irekirik gabekoa, erakusten duen pantaila-argazkia