Ireki fitxa berria

Fitxak web-orri anitz leiho bakarrean ikusteko erabiltzen dira. Weba abiarazten duzunean ez duzu fitxarik ikusiko. Fita berria irekitzeko, sakatu fitxa berriak sortzeko botoia, pantailaren goian ezkerrean dagoena. Fitxa berria ireki ondoren, leiho berri bat erabiliko zenukeen modu berean erabili dezakezu.

Ctrl+T lasterbidea ere erabili daiteke fitxa berria edo leihoaren goiko ezkerreko fitxa berriaren botoia irekitzeko.

Esteka bat fitxa berrian irekitzeko, egin eskuineko klik estekan, hautatu Ireki esteka fitxa berrian edo erabili saguaren erdiko botoia estekaren gainean klik egiteko.