Sortu web-aplikazio bat

Web-orriak web-aplikazio modura gorde daitezke. Hori eginda, orrira sartzeko esteka GNOMEren 'Jarduerak' ikuspegi orokorrean gehituko du. Web-aplikazioa irekitzen denean, leiho mota berezi batean irekiko da, helbide-barrarik eta menurik gabe.

  1. Ireki gorde nahi duzun web-orria.

  2. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Instalatu gunea web-aplikazio gisa….

  3. Eman izan bat web-aplikazioari eta sakatu Sortu.

Orain web-aplikazioa 'Jarduerak' ikuspegi orokorretik abiarazi ahal izango da. Zure aplikazioa bilatzeko, hasi bere izena idazten eta beste bilaketa-emaitzekin batera agertuko da.