Kudeatu pasahitzak

Zure pasahitz guztiak gorde ditzakezu, webgune batean saioa hasi nahi duzunean haiek behin eta berriro sartu behar ez izateko.

Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Pribatutasuna ▸ Pasahitzak gordetako zure pasahitzak ikusteko.

Kendu gordetako pasahitzak

Gordetako pasahitzak edozein momentutan kendu daitezke.

  1. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Pribatutasuna ▸ Pasahitzak.

  2. Egin klik goiko eskuineko bilaketa-botoian eta sartu webgunearen helbidea.

  3. Egin klik elementuan bere xehetasunak zabaltzeko.

  4. Sakatu Kendu pasahitza gordetako pasahitza kentzeko.

Gordetako pasahitzak ikusteko, sakatu pasahitz-zerrendaren behean eskuinean dagoen gako-botoia.

Garbitu denak botoia sakatuta ere ezabatu daitezke gordetako pasahitz guztiak.

Eguneratu pasahitzak

Weban gordeta dagoen pasahitz bat aldatu bada, eguneratu egin beharko da.

Pasahitza aldatzea amaitu ondoren:

  1. Joan pasahitza gorde diozun webgune berera eta orain aldatu egin da.

  2. Gordetako pasahitz zaharra automatikoki idatziko du Weba aplikazioak pasahitz-eremuan. Garbitu pasahitz-eremua.

  3. Idatzi pasahitz berria pasahitzen eremuan.

  4. Pasahitz berria Weba aplikazioan gorde nahi duzun galdetuko dizu. Sakatu Gorde amaitzeko. Horrek webgunerako duzun pasahitz zaharra eguneratuko du.