Erabili sagu-keinuak

Sagu-keinuek aukera azkarra eskaintzen dute web-orri batetik bestera surfeatzeako eskuai teklatutik aldendu gabe. Keinu horiek abiarazteko, eutsi sakatuta saguaren erdiko botoia hurrengo sagu-keinuetako bat gauzatzeko. Saguak ez badu erdiko botoirik, ezin dira sagu-keinuak erabili.

  1. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Orokorra.

  2. Nabigatzea atalean, aktibatu Sagu-keinuak aukera.

Honako keinuak onartzen dira:

  • Saguaren erdiko botoiari eutsi, ezkerrerantz arrastatu eta ondoren erdiko botoia askatuta, atzerantz nabigatuko duzu.

  • Saguaren erdiko botoiari eutsi, eskuinerantz arrastatu eta ondoren erdiko botoia askatuta, aurrerantz nabigatuko duzu.

  • Saguaren erdiko botoiari eutsi, beherantz arrastatu eta ondoren erdiko botoia askatuta, fitxa berria sortuko duzu.

  • Saguaren erdiko botoiari eutsi, beherantz eta gero eskuinerantz arrastatu eta ondoren erdiko botoia askatuta, uneko fitxa itxiko duzu.

  • Saguaren erdiko botoiari eutsi, forantz eta gero beherantz arrastatu eta ondoren erdiko botoia askatuta, uneko fitxa birkargatuko duzu.