Gogoratu pasahitzak
Webgune batean erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat sartzen denean, normalean saioa hasteko xehetasun horiek gogoratu daitezken galdetuko dizu nabigatzaileak. Hobespen hori gaitzeko edo desgaitzeko, joan Hobespenak atalera.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Pribatutasuna.
Gogoratu pasahitzak aukera aktibatuta egongo da pasahitzak gordetzea nahi baduzu. Desaktibatu aukera hori Webak pasahitzak gogoratu ditzan eragotzi nahi baduzu.