Fitxategiak deskargatzea
Internetetik deskargatzen diren fitxategiak, adibidez posta-mezuetako eranskinak, Deskargak karpetan gordeko dira automatikoki. Hori aldatzeko, joan Hobespenak atalera.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Orokorra.
Sakatu Deskargen karpeta izena deskargetarako beste karpeta bat hautatzeko. Erabili nahi duzun karpeta zerrendan ez badago, hautatu Beste bat… hura bilatzeko.
Fitxategi bat deskargatzen den bakoitzean zein direktoriotan gordeko den aukeratu nahi baduzu, aktibatu Galdetu deskargatzean aukera.
Fitxategi bat deskargatu ordez hura gorde nahi baduzu, kasu horretan ere non gorde nahi duzun zehaztu beharko duzu.
Ez da posible aukeratzea fitxategiak non deskargatuko diren Flatpak erabiltzen ari bazara Weba exekutatzeko. Deskargak beti gordeko dira Deskargak karpetan.