Aldatu letra-tipoa
Modu lehenetsian, zure sistemaren letra-tipoa erabiliko da web-orriak erakusteko, posible bada. Testu handia irisgarritasun-ezarpena erabiltzen baduzu, hori ere hartuko da kontuan. Ezarpen hau aldatu egin daiteke, webgunean ikustean beste letra-tipo batzuk erabiltzeko.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Itxura.
Aktibatu Erabili letra-tipo pertsonalizatuak aukera.
Egin klik letra-tipoaren gainean letra-tipoak aukeratzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta hautatu beste letra-tipo edo -tamaina bat.
Egin klik Hautatu aukeran zure aukera gordetzeko.
Letra-tamaina handitzeko, erabili Ctrl++, eta txikitzeko, Ctrl+-.