Ezabatu cookie bat
Nabigatzaileetako cookie elementuak datu-zati txikiak dira, webgune batek zure ordenagailura bidali dituenak gune horretan nabigatzen ari zinen bitartean. Geroago gune berera itzultzen bazara, cookie-an gordetako datuak hartuko ditu webguneak, lehenago ere bertara sartu zarela ohartarazteko guneari. Cookie-ak erabiltzen dira web-zerbitzariek jakin dezaten saioa hasita duzun ala ez webgune jakin batean.
Webgune batek cookie bat utzi duen begiratu daiteke eta hura ezabatu, baina kontuan izan webguneak cookie bera instalatuko duela berriro bertara sartzen bazara.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Hobespenak ▸ Pribatutasuna ▸ Garbitu datu pertsonalak.
Hautatu ezabatuko diren cookie-ak. Domeinuak banaka markatu ditzakezu edo 'Cookie-ak' markatu domeinu guztiak aldi berean hautatzeko.
Sakatu Garbitu datuak.
Webgune batek gorde dituen cookie-ak ezabatu nahi badituzu, ziur aski webgune horrek gordetako beste datu batzuk ere ezabatu nahiko dituzu.