Nola leheneratu dezaket fitxa bat?

Itxitako orri guztiak leheneratu ditzakezu Weba aplikazioa irekita dagoen bitartean.

  1. Dakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Ireki berriro itxitako fitxa. Itxitako azken fitxa berriro irekiko da.

Errepikatu urratsa behar den bezainbeste aldiz, nahi duzun fitxa leheneratu arte. Fitxak itxitako alderantzizko ordenan leheneratzen dira. Itxitako fitxa guztiak leheneratu ondoren, ezin dira fitxa gehiago leheneratu.

Ez da posible nabigatze pribatuko moduan itxitako fitxa bat leheneratu.