3 edo 4 orrialdeko liburuxka
3 orrialdeko PDF dokumentu bat baduzu, agian hobe da orrialde zuria gehitzen badiozu PDF dokumentuari, 4 orrialde izan ditzan. Horretarako:
Sortu PDF zuri bat LibreOffice Writer bidez.
Fusionatu PDF zuria zure PDF dokumentuarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuria amaieran kokatuta.
Inprimatzeko:
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orokorra fitxa.
Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak.
Idatzi orrialdeen zenbakiak honako ordenan: 4, 1, 2, 3
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Alde batetik.
Orrialdeak aldeko menuan, hautatu 2.
Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.
Inprimatu soilik menuan, hautatu Orri bakoitiak.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Orri guztiak inprimatu ondoren, irauli orriak eta kokatu berriro inprimagailuan.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Inprimatu soilik menuan, hautatu Orri bikoitiak.
Egin klik Inprimatu aukeran.